miércoles, 12 de noviembre de 2008

Bora, Bora, Bora, Boraaaaacay!!!

Olatz, Nora eta hirurok Goizeko 4ak aldera atera ginen Boracay irla paradisiakora. Kilometrotan ez dago oso urruti Manilatik (350Km inguru), baina egun osoa beharko genuen iristeko. Filipineteko karreterak benetan desberdinak dira eta bidaiaren zati handi bat itsasotik zen.



Taxia hartu genuen, Autobusa, furgoneta, Barku handi bat, ertaina eta beste txiki bat (oiloak barne). Azkenik gauean ailatu ginen motokarroz Boracayra (Abenturazale erradikalentzat bidai aproposa).



Gure lagun frantsesak han zeuden itxoiten, taberna chic bateko teilatu/terrazan. Piszina, DJ ezaguna eta alkohola lagun zutelarik. Gaua luzea izan zen.



Badirudi Filipinoak Boracay irlan, Ibiza antzeko bat montatua daukatela, hondartza miragarriak egunez eta festa miragarriak gauez (hondartza aukeragarri). Turisten portzentaia altua zen, Europearrak bai, baina Japoniarrak eta Txinatarrak gehien bat. "Guirietatik", "guirienak" gu ginen.






Hurrengo egunean, eguzkia atera zenean paradisua ikusi nuen. "White beach" izeneko hondartza famatua aurrez aurre neukala hasi nintzen ohartzen benetan zein motatako herrialdean nengoen. Hondar txuri, txuria , ura urdin desberdinetan eta gardena, arrainak ere ikusten zenituen inguruan, palmerak, eguzkia.......bizitza!

Egun guztia pasa genuen uretan, ateratzen ginen zeozer jateko edo edateko. Normalean oso merkea eta freskua.


Gauean, lehengo eguneko plan berdina, baina oraingoan x3 Halloween gaua bait zen. Amerikarrek orain dela gutxirarte izan zituzten Filipinak kolonia bezala eta hortxe utzi zuten hazia filipinoen bizitzako aspektu askoretan. Afaldu ostean Reggea zuzenean entzun hondartzako txiringito erraldoi batean, Boracay-ko abesti ofiziala entzun (ofizialtasuna guk eman genion) eta megafesta erraldoia Halloween ospatzeko.





Hurrengo eguna aurreko gauean bizitakoa gogoratzen zaiatzen pasa genuen, baina White beach-en dena errazagoa da. Arratsaldean beladun txalupatxo bat hartu eta snorkel egitera joan ginen. Koral eta arrain koloretsuen artean egin genuen igeri itsasoaren erdian. Zoragarria benetan. Gero buelta hondartzara ilunabarrean lehenengo, gauez gero: Izarrak, itsas haizea, tenperatura ezin hobea......bizitza!



Azkeneko eguna azkarregi iritsi zen. Bungalow-a goiz utzi eta noizbait bueltatzeko asmotan, "geroarte Boracay" esan genuen.
"Super Ferry" deritzon Itsasontzi erraldoi bat hartu eta hurrengo egunean Manilan ginen. Han euria.

martes, 11 de noviembre de 2008

Lehenengo urratsa.

Bilbo (Euskal Herria)-London (U.K.)-Kuwait city (Kuwait)-Bangkok (Thailand)- Manila (Philippines)




Aireportuz, aireportu izen hauek ikusi nituen nire helmugara ailegatu baino lehen.


Denbora dexente izan nuen bidai luze honetan, 5 hilabetetan eskuragarri izango ez ditudan gauzetan pentsatzeko. Gauzak baino, pertsonak eta askotan kritikatzen dugun egunerokotasunetaz ari naiz batipat. Aldez aurretik faltan botako nitudala iruditzen zitzaidan.


Distantziak eraginda, pareta lodi bat jarri dut nire ohiko bizitza eta etapa berri honen artean. Eta damutuko naizen edo ez pentsatzen nuen segurtasunezko gerrikoa behin eta berriro jartzen eta kentzen nuen bitartean.




Filipineta ailegatu bezain laster, Manilak daukan poluzio izugarria eta kaosa izan zen irla miragarri hauetatik dastatu nuen lehenengo gauza. Gainera, Abendurarte kristo euri zaparradak izaten dira hemen eta hezetasuna oso portzentai altu batean dago beti. Hau da, izerditan blai gaude egun ta gauez euriarekin bustitzen garen bitarean.




Bizitza desberdin honen asimilazio prozesua martxan jarri baino lehen (Manilan baitago gure etxea), ailegatu eta hurrengo egunean, ikasle frantses batzuk, Boracay izeneko irla paradisiakobatera joatea gonbidatu ziguten.


Nik Jeepney eta motokarro zaharrek botazten duten kea burutik (eta biriketatik) kentzea besterik ez nuen nahi eta baietz esan nien hauei.




Bidaia orduan istorio berri batean bihurtu zen.