miércoles, 12 de noviembre de 2008

Bora, Bora, Bora, Boraaaaacay!!!

Olatz, Nora eta hirurok Goizeko 4ak aldera atera ginen Boracay irla paradisiakora. Kilometrotan ez dago oso urruti Manilatik (350Km inguru), baina egun osoa beharko genuen iristeko. Filipineteko karreterak benetan desberdinak dira eta bidaiaren zati handi bat itsasotik zen.



Taxia hartu genuen, Autobusa, furgoneta, Barku handi bat, ertaina eta beste txiki bat (oiloak barne). Azkenik gauean ailatu ginen motokarroz Boracayra (Abenturazale erradikalentzat bidai aproposa).



Gure lagun frantsesak han zeuden itxoiten, taberna chic bateko teilatu/terrazan. Piszina, DJ ezaguna eta alkohola lagun zutelarik. Gaua luzea izan zen.



Badirudi Filipinoak Boracay irlan, Ibiza antzeko bat montatua daukatela, hondartza miragarriak egunez eta festa miragarriak gauez (hondartza aukeragarri). Turisten portzentaia altua zen, Europearrak bai, baina Japoniarrak eta Txinatarrak gehien bat. "Guirietatik", "guirienak" gu ginen.






Hurrengo egunean, eguzkia atera zenean paradisua ikusi nuen. "White beach" izeneko hondartza famatua aurrez aurre neukala hasi nintzen ohartzen benetan zein motatako herrialdean nengoen. Hondar txuri, txuria , ura urdin desberdinetan eta gardena, arrainak ere ikusten zenituen inguruan, palmerak, eguzkia.......bizitza!

Egun guztia pasa genuen uretan, ateratzen ginen zeozer jateko edo edateko. Normalean oso merkea eta freskua.


Gauean, lehengo eguneko plan berdina, baina oraingoan x3 Halloween gaua bait zen. Amerikarrek orain dela gutxirarte izan zituzten Filipinak kolonia bezala eta hortxe utzi zuten hazia filipinoen bizitzako aspektu askoretan. Afaldu ostean Reggea zuzenean entzun hondartzako txiringito erraldoi batean, Boracay-ko abesti ofiziala entzun (ofizialtasuna guk eman genion) eta megafesta erraldoia Halloween ospatzeko.





Hurrengo eguna aurreko gauean bizitakoa gogoratzen zaiatzen pasa genuen, baina White beach-en dena errazagoa da. Arratsaldean beladun txalupatxo bat hartu eta snorkel egitera joan ginen. Koral eta arrain koloretsuen artean egin genuen igeri itsasoaren erdian. Zoragarria benetan. Gero buelta hondartzara ilunabarrean lehenengo, gauez gero: Izarrak, itsas haizea, tenperatura ezin hobea......bizitza!



Azkeneko eguna azkarregi iritsi zen. Bungalow-a goiz utzi eta noizbait bueltatzeko asmotan, "geroarte Boracay" esan genuen.
"Super Ferry" deritzon Itsasontzi erraldoi bat hartu eta hurrengo egunean Manilan ginen. Han euria.

3 comentarios:

luluashaio dijo...

Ez dakizu ze enbidia eman didazun!!!! Hori bizitza!!!

Badakizunez neri snorkel egitea asko gustatzen zait, harrigarria da urpean dagoen mundu berri hori!! Beno, zeure kasuan mundu berri bat, beste mundu berri batean!! Aprobetxatu hango urak snorkel praktikatzeko, hemengoak ilunegiak dira eta!!

Zer moduz hango Unibertsitatea? Hemen gauzak beti bezala, beno pizkat tristeagoak ez baitugu hainbeste afari egiten...

Muxu handi bat!!
Lurdes

zurinamets dijo...

Uau Aritz!!!!!!!!!!!
Hola detalle guztuikin kontauta gañea..a ze lujoa!!!
Zure blog-a izangoa exito gehiena eukikounetako bat, seguro!
Ta bocarayti bueltautako zmz??
Muxu hauuuuuuundi bat!!!

Nega dijo...

Joe Aritz, batzuk hondartzataz gozatzen duten bitartean, gu hementxe Euskal Herrin izugarrizko hotzakin, baina zer eingo diogu ba...

Ikusten dudanez, primerako tokian zaude, earki dakizu zuk eh!!

Beno ba, ondo aprobetxatu bale??

Ondo segi, filipinoen artean!!!