martes, 11 de noviembre de 2008

Lehenengo urratsa.

Bilbo (Euskal Herria)-London (U.K.)-Kuwait city (Kuwait)-Bangkok (Thailand)- Manila (Philippines)




Aireportuz, aireportu izen hauek ikusi nituen nire helmugara ailegatu baino lehen.


Denbora dexente izan nuen bidai luze honetan, 5 hilabetetan eskuragarri izango ez ditudan gauzetan pentsatzeko. Gauzak baino, pertsonak eta askotan kritikatzen dugun egunerokotasunetaz ari naiz batipat. Aldez aurretik faltan botako nitudala iruditzen zitzaidan.


Distantziak eraginda, pareta lodi bat jarri dut nire ohiko bizitza eta etapa berri honen artean. Eta damutuko naizen edo ez pentsatzen nuen segurtasunezko gerrikoa behin eta berriro jartzen eta kentzen nuen bitartean.




Filipineta ailegatu bezain laster, Manilak daukan poluzio izugarria eta kaosa izan zen irla miragarri hauetatik dastatu nuen lehenengo gauza. Gainera, Abendurarte kristo euri zaparradak izaten dira hemen eta hezetasuna oso portzentai altu batean dago beti. Hau da, izerditan blai gaude egun ta gauez euriarekin bustitzen garen bitarean.




Bizitza desberdin honen asimilazio prozesua martxan jarri baino lehen (Manilan baitago gure etxea), ailegatu eta hurrengo egunean, ikasle frantses batzuk, Boracay izeneko irla paradisiakobatera joatea gonbidatu ziguten.


Nik Jeepney eta motokarro zaharrek botazten duten kea burutik (eta biriketatik) kentzea besterik ez nuen nahi eta baietz esan nien hauei.




Bidaia orduan istorio berri batean bihurtu zen.

2 comentarios:

Itziar dijo...

Aupa Aritz, zer moduz?
Bueno, badakizu klasera ez naizela joaten eta gauza askori buruz ez naizela enteratuko ziur... Erasmusekin joan zara Manilara ala zerk bultzatu zaitu horra joatera? Damutu ziur ez zarela egingo!

luluashaio dijo...

Aupi Aritz!!

Normala da hasieran guregandik desberdiñe dan gauza danetara ohitzi baiña ikusikozu denporiaz zelako ondo egokitxuko zarin bertara ta itzelin pasauko zule.

Animo, muxus!!