lunes, 19 de enero de 2009

Ateneo de Manila Unibertsitatea


Ateneoko unibertsitatera lehenengo aldiz ailegatu nintzenean gehinen harritu ninduena daukaten kampus erraldoia izan zen (83 hektarea). Fakultate asko eta oso desberdinak dituzte bertan eta institutoa ere.


Ongietorria emateko ikasle asoziazio txiki bat dago gauza horietaz arduratzen dena eta atzerriko ikasle bakoitzak ikasle filipino bat asignatua zuen gidari moduan.

Ateneoko ikasle bakoitzak txartel identifikatzaile bat eduki behar du beti begibistan, kampusaren atean dauden pistoladun "segurtasunezko" gizonei erakutsi behar zaiena. Liburutegi eta ordenagailu geletara sartzeko erakutsi beharra da txarteltxoa, gainera leku hauetan "sleepers" edo ohiko txankletekin debekatua dago sartzea, ez bakarrik hori zenbait irakasle gomendatzen dizute beraien klaseetara arropa eta zapata egokiekin joatea (¿?).

Imajinatuko duzute iadanik Jesuitek eraiki zutela unibertsitatea (1859an) eta badaude arau batzuk errespetatzen jarraitu behar direnak.




Eguneroko otoitza, zenbait klaseetan altuan eta ikasle guztiek banan-bana egin beharreko gauza da. Gurutzeak gela guztietan aurki ditzakegu ere eta Ateneoko elizan (modernista eta oso polita) mezak ematen dituzte. Jesuita batzuk oraindik klaseak ematen dituzte baina gehienak erretiratuak daude, baina kampusean dauden eraikin batzuetan jarraitzen dute bizitzen. Zenbait herrialdeetatik ( Ekialdeko Timor eta Myanmar gehien bat) seminaristak etortzen dira apaiza ikasketak egitera.

Bitxikeri asko aurki ditzakegu unibertsitatean. Filipinetan 16 urterekin hasten dira unibertsitatean eta zenbait ikasgaietan beraiekin nago ikaskide bezala. Batxilergoa beraiek ez dute izaten eta niretzat 29 urterekin institutora bueltatzea bezala izan da.



Egunero goizeko 8:30tan (nire lehenengo klasea goizeko 7:30tan da), Filipinetako ereserkia entzuten da kampus osoan zehar. Momentu honetan mundu guztia egiten ari dena gerorako uzten du, zutik jartzen da eta Filipinetako banderari begiratuz ereserkia entzun eta abesten du (eskua bihotzean aukeragarri). Jendea, gu barne, mugitzen bada edo gauzak egiten jarraitzen badu oso itsusia da beraientzat.




Kampusa benetan bortitza da eta Ikasleek beraien unibertsitatearengatik daukaten sentimendua oso sakona. Benetan pentsatzen dute Filipinetako unibertsitaterik hoberenean daudela eta oso harro daude hau sentitzeaz. Aktibitate asko egiten dituzte hemen, beraien bizitzaren denbora asko hemen ematen dute eta hemengo jendearekin pasatzen dute. Esaten da Ateneo bihurtzen dela bigarren etxea bezala eta horrela da. Gure kasuan, gure unibertstiateari buruz daukagun ikuspegia oso desberdina da, gustatu edo ez gustatu instituzioa defendatzea ez da ohikoena EHn. Hemen dena dago erlazionaturik, kirol desberdinetako talde potenteak dituzte eta ikasle eta asoziazio asko. Ateneoko gairaikurra Arrano urdin bat da, eta denak sentitzen dira blue eagle. Badaude denda desberdinak kampusean zehar non edozein motatako produktuak saltzen dituztenak, kafea edateko termo batetik, saskibaloiko ekipamendu ofizialera, I love Ateneo kamisetatik pasata noski. Oso negozio potentea da.

Negozio potentea da ere, Ateneo barruan aurkitzu ditzakegun marka komertzialek egiten dutena. Pizza Hut edo Pure Food beste askoren artean, kampusaren jangela desberdinetan daukate beraien postutxoa. Harrigarria benetan.

Interesgarria da, ingurugiroa aldatzen denean zer nolako desberdintasunak aurkitu ditzakegun. Hobeagoa edo okerragoa den bakoitzak erabakitzea.

Bitxia, hori bai.

Desberdintasun batzuk


Eguneroko bizitzan ikusten dira Manilak dituen bitxikeriak. Guretzak kontrastea oso handia izan da baina aldaketaz asko disfrutatzen ari gara. Kontutan hartzen baldin bada Filipinak garatzen ari den herria dela eta herrialdearen %95-a pobrezian bizi dela ulertzekoa da, zenbait infraestrukturetan oraindik lan egiteko dagoela. Hala ere oso bitxiak iruditu zaizkigu kalean ikusi ditugun gauzak.




Suertea izango dut, idazten ari naizen hau nire blogg-era lehenengoan iristen bada, ez baita erraza internet era jarraitu batean aktibatua aurkitzea. Arrazoia ez dugu inoiz jakin baina, arazo oso handiak dago komunikazioarekin Filipinetan. Telefono mugikorrak ere ez dira behar bezala joaten eta mezu asko galtzen dira bidean.








Beste post batean komentatu nuen bezala, Manilara iritsi eta gehien harritu ninduena zarata eta poluzioa izan zen. Jeepney-ak (hemengo autobusak), kotxeak, kamioiak eta Motokarroak non nahi ikus eta entzun ditzakegu ordu guztietan.





Ohikoa da Manilatik joatea eta jendea maskarila edo zapi batekin joatea sudurra eta ahoa tapatzen (poluzioarengatik gehien bat, baita ere oso usain fuerteak daudelako hiriko zenbait puntuetan zehar). Faktore oso garrantzitsua dira istorio honetan motokarroak. Asko daude eta oso kontaminanteak dira, gainera bero asko botatzen dute eta badaude estudio batzuk esaten dutenak, Manilako motokarro guztiak kenduz gero tenperatura gradu batzutan jeitsiko liratekeela. Arazo oso handia dauka Manilak arazo hau soluzionatzeko.





Transporte "publikoa" ez da guk ezagutzen dugun bezala eta pribatua dirudi zenbait kasuetan.




Errepideak eta "autopistak" oso kaxkarrak dira hirietan, eta herrietan hondar eta lurrezko pistetatik joaten dira, asfaltatua ez baitago.

Metroa dago eta oso ondo funtzionatzen du gainera, baina oso linea gutxi daude eta bakarrik puntu printzipaletik pasatzen da. Bitxikeri moduan esan dezakegu, metrora zure neska-lagunarekin joaten bazara, ordu batetik aurrera bagoi desberdinetan etorri beharko zaretela. Metroa ordu batzutan oso betea etortzen da eta erabaki zuten banaketa hau egitea. Katxeoak sartu aurretik, segurtasunekoak pistola eta eskopetarekin beti (banku eta jantokietan bezala).

Delinkuentzia dagoela badakigu, eta bide eta prozedura hauek irekitzea erabaki zuten filipinoek. Gu bizi garen tokia (Xavierville II, Quezon City) oso lasaia da eta klase altuko jendea bizi da gehien bat, baina komeni da jakitea zer nolako arazoak dituen Filipinak, besta zenbait gauza hitz egin baino lehenago, ulertzeko.

Gure etxea


Esperientzi zoragarria izaten ari da aspektu guztietan filipinetara etorri izana: Herrialdea, kultura, jendea, unibertsitatea eta gure etxea beste gauza askoren artean.
Etxeari buruz hitz egin nahi nizueke pixka bat. Txikia da baina oso maitagarria era berean. Kanpotik ikusita Manilako jauregirik handiena dirudi, egia esan, bizi garen tokia etxe handi, handi baten anexoa da eta lorategia eta ate printzipala berdinak dira. Dena dela etxera limusinan ailegatu beharrean motokarro zahar batean egiten dugu, beraz ez dut uste bizilagunak engainatu diugunik, gure asmoa behintzat hori ez zen.

Bi logela, komuna, eta hall/sukalde/egongela dena batera (baina oso batera). Bere xarma badauka.

Barruan Olatz, Nora eta Aritz, orratz bat sartuzgero norbait atera beharko lirateke, baina ez diegu sartzen uzten badazpada ere.
Guretzat nahikoa.

Gonbidatuak zaudete etortzeko, animatzen?