lunes, 19 de enero de 2009

Ateneo de Manila Unibertsitatea


Ateneoko unibertsitatera lehenengo aldiz ailegatu nintzenean gehinen harritu ninduena daukaten kampus erraldoia izan zen (83 hektarea). Fakultate asko eta oso desberdinak dituzte bertan eta institutoa ere.


Ongietorria emateko ikasle asoziazio txiki bat dago gauza horietaz arduratzen dena eta atzerriko ikasle bakoitzak ikasle filipino bat asignatua zuen gidari moduan.

Ateneoko ikasle bakoitzak txartel identifikatzaile bat eduki behar du beti begibistan, kampusaren atean dauden pistoladun "segurtasunezko" gizonei erakutsi behar zaiena. Liburutegi eta ordenagailu geletara sartzeko erakutsi beharra da txarteltxoa, gainera leku hauetan "sleepers" edo ohiko txankletekin debekatua dago sartzea, ez bakarrik hori zenbait irakasle gomendatzen dizute beraien klaseetara arropa eta zapata egokiekin joatea (¿?).

Imajinatuko duzute iadanik Jesuitek eraiki zutela unibertsitatea (1859an) eta badaude arau batzuk errespetatzen jarraitu behar direnak.




Eguneroko otoitza, zenbait klaseetan altuan eta ikasle guztiek banan-bana egin beharreko gauza da. Gurutzeak gela guztietan aurki ditzakegu ere eta Ateneoko elizan (modernista eta oso polita) mezak ematen dituzte. Jesuita batzuk oraindik klaseak ematen dituzte baina gehienak erretiratuak daude, baina kampusean dauden eraikin batzuetan jarraitzen dute bizitzen. Zenbait herrialdeetatik ( Ekialdeko Timor eta Myanmar gehien bat) seminaristak etortzen dira apaiza ikasketak egitera.

Bitxikeri asko aurki ditzakegu unibertsitatean. Filipinetan 16 urterekin hasten dira unibertsitatean eta zenbait ikasgaietan beraiekin nago ikaskide bezala. Batxilergoa beraiek ez dute izaten eta niretzat 29 urterekin institutora bueltatzea bezala izan da.



Egunero goizeko 8:30tan (nire lehenengo klasea goizeko 7:30tan da), Filipinetako ereserkia entzuten da kampus osoan zehar. Momentu honetan mundu guztia egiten ari dena gerorako uzten du, zutik jartzen da eta Filipinetako banderari begiratuz ereserkia entzun eta abesten du (eskua bihotzean aukeragarri). Jendea, gu barne, mugitzen bada edo gauzak egiten jarraitzen badu oso itsusia da beraientzat.




Kampusa benetan bortitza da eta Ikasleek beraien unibertsitatearengatik daukaten sentimendua oso sakona. Benetan pentsatzen dute Filipinetako unibertsitaterik hoberenean daudela eta oso harro daude hau sentitzeaz. Aktibitate asko egiten dituzte hemen, beraien bizitzaren denbora asko hemen ematen dute eta hemengo jendearekin pasatzen dute. Esaten da Ateneo bihurtzen dela bigarren etxea bezala eta horrela da. Gure kasuan, gure unibertstiateari buruz daukagun ikuspegia oso desberdina da, gustatu edo ez gustatu instituzioa defendatzea ez da ohikoena EHn. Hemen dena dago erlazionaturik, kirol desberdinetako talde potenteak dituzte eta ikasle eta asoziazio asko. Ateneoko gairaikurra Arrano urdin bat da, eta denak sentitzen dira blue eagle. Badaude denda desberdinak kampusean zehar non edozein motatako produktuak saltzen dituztenak, kafea edateko termo batetik, saskibaloiko ekipamendu ofizialera, I love Ateneo kamisetatik pasata noski. Oso negozio potentea da.

Negozio potentea da ere, Ateneo barruan aurkitzu ditzakegun marka komertzialek egiten dutena. Pizza Hut edo Pure Food beste askoren artean, kampusaren jangela desberdinetan daukate beraien postutxoa. Harrigarria benetan.

Interesgarria da, ingurugiroa aldatzen denean zer nolako desberdintasunak aurkitu ditzakegun. Hobeagoa edo okerragoa den bakoitzak erabakitzea.

Bitxia, hori bai.

1 comentario:

nere dijo...

Kaixo Aritz,
Ez du zerikusirik EHUko kanpusarekin eh? Eskerrik asko zure ekarpenengatik, oso gustura irakurri ditut eta
Nere